Auzokonpostako konposta banatuko da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia alkarrekin 2015ko urt. 27a, 12:04

Ekainetik hondakin organikoekin konposta egiten jardun dute Etxaburuetako kaleko 12 familiatako bizilagunek. Prozesua amaituta, zapatuan auzokonposta gunean egindako konposta banatuko dute herritarren artean.

10945608 10205940927233333 5847345717860497756 n

Lau konpostagailu jarri ziren iazko ekainean Etxaburueta kalean, babes ofizialeko etxebizitzak eta Gabolats kalera jaisteko igogailuaren artean. Horietako bitan hasi ziren konposta egiten 12 familian. Irailean goraino beteta zeudenez, itxi eta hondakinen heltze prozesuan egon da orain arte. Konposta egina dago eta bizilagunek izan arren berau hartzeko lehentasuna, asko dagoenez, nahi duten herritarrek jaso ahal izango dute.

Informazio zabalagoa: http://www.alkarrekin.soraluze.eus/eu/berriak/jasangarritasuna/124-auzokonpostako-konposta-banatuko-da-zapatuan