Zabalik dago 2025-26 ikasturtean plaza dantzen ikastaroan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Urrats dantza taldea 2025ko uzt. 23a, 06:32

Plaza dantzen saioa joan zen ikasturtean. Argazkia: Juan Fernandez.

2025-26 ikasturtean ere euskal plaza dantzak praktikatzeko ikastaroa eskainiko da kiroldegian. Ikasturte berrian Miren Azas dantzari eibartarra izango da irakaslea. Izen-ematea zabalik dago HEMEN.    

Iazko ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, Urrats Dantza Taldeak, datorren ikasturtean ere, plaza dantzak ikasi eta praktikatzeko ikastaroa antolatu du. Hala, irailaren amaieran hasi eta ekainera bitarte, astean behin, astegunez eta arratsaldez, ordubeteko dantza saioak eskainiko dira kiroldegian, astearte eta asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Iaz bezala, hasiera maila eta maila aurreratua bereiziki dira partaideak dakarren mailaren arabera.

Aurten, irakaslea Miren Azas dantzari eibartarra izango da. Kezka dantza taldeko dantzaria eta dantza irakasle profesional lanetan diharduena Eibarren eta Elgoibarren.   

Ikasi eta kirola egin

Saioetan, euskal plaza dantzak praktikatuko dira: fandango eta arin-arina, dantza jauziak, polkak, banangoa, korroak, soka-dantza eta beste hainbat. Helburua bikoitza izango da: batetik, dantzak ikastea ondoren plazetan dantza egin ahal izateko eta bestetik, kirola egitea, fisikoki sasoian egoteko.   

Izen-ematea zabalik

Ikastaroan izena emateko lehen aukera zabalik dago uztailaren 30era arte. Horretarako, online fitxa bete bete behar da edo bestela 605706086 telefonora idatzi.

Dagoeneko 26 herritarrek emana dute izena ikastaroan. Ordaindu beharreko kuota irailean erabakiko da izena eman duten pertsona kopuruaren arabera. Gehienez ere, hilean 18 eta 20 euro bitartekoa izango da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.