Amaitu dira aurtengo neguko landaketak

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2024ko mar. 29a, 09:47

Udaberria ailegatu da eta honenbestez, aurtengo neguko landaketa denboraldia amaitutzat eman dugu. Hauek dira emaitzak:

2023-2024 denboraldian landatutako zuhaitzak: 1398. Sorreratik guztira landatutako zuhaitzak, berriz: 5218. Eskerrak eman behar dizkizuegu, bihotzez, Soraluzeko Baso Biziak elkarteko 112 bazkideoi, zuek barik proeiktu hau ez litzateke eta posible izango.

Beste hitzarmen bat

Bestalde, berri on batekin agurtuko dugu denboraldia. Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak Lurraldearen Zaintzarako beste hitzarmen bat sinatu du Erlai Errekako bailaran, Nahasikua izeneko parajean, hektarea 1eko azalera duen lursailean. Gainera, sail hau Mesedeetako Egoitzaren jabetzako lurretatik gertu dago, zeintzuetan, aurten bertan, bi landaketa diren. Horrela, inguru horretan lehenagotik dauden baso naturalei landaketak gehituz, aukera izango dugu baso zabala sortzeko.