300 zuhaitz-landare sartu ditugu Erresidentziaren lurretan

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Atzo, hamar lagunek hirurehun zuhaitz-landare sartu genituen Erresidentziak Erlaegi baserriaren gaineko mendi magalean duen lursailean. Askotariko zuhaitzak: haritzak, lizarrak, elorriak, ezkiak, lertxunak, urritzak, astigarrak, urkiak eta zumarrak.  Izan ere. lursail horretan bota berri dute pinadia eta etorkizunean bertako basoa eratu nahi dute.  

Bestalde, aprobetxatuz zuhaitzak landatzeko sasoirik egokienean gaudela, otsailean beste landaketa bat egiteko asmoa dugu eta martxoan urtero familiekin batera egin ohi den Zuhaitz Eguna antolatzekoa. Hitzorduok zehaztu ahala jakinaraziko ditugu eta bereziki eskertuko dugu herritarrek parte hartzea, azkenengo landaketa honetan esaterako, boluntarioei dagokienez justu samar ibili gara eta.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.