Zapatuan zuhaitzak landatzera joateko deia herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Zuhaitzak landatzen Irureko lurretan, 2022an.

Urtarrilaren 20an, hitzordua dugu Lurgaiako lagunekin batera, Zaharren Egoitzaren jabetzako lurretan zuhaitzak landatzera joateko. Goizeko 9etan abiatuko gara Olako zubitik. Izen-ematea zabalik dago. 

Oraingoan ere, Lurgaiarekin batera hitzartuta daukagun zaintza akordioari esker, Zaharren Egoitzaren jabetzako lurretan landatuko ditugu zuhaitzak ingurunearen birsortze naturalari laguntzen jarraitzeko.

Olako zubian geldituko gara eta handik kotxeetan igoko gara ahalik ibilgailu gutxien erabilita. 

Hitzordua

Eguna: Urtarrilak 20, zapatua.

Ordua: 9:00etan

Lekua: Olako zubia.

Ura: Ekarri etxetik.

Janaria: Hamaiketakoa gure kontu.

Arropa eta oinetakoak: Mendiko arropa, eta euritarako arropa badaezpada.

Iraupena: Goiz osoa. Bazkal ordurako amaituko dugu.

Izen-ematea

Bidali e-mail bat, osteguna 18 baino lehen zure izen-abizena, adina, herria eta telefonoa zehaztuz ondorengo helbideetako batera (Gaia : Landaketa Soraluze 20): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com.

Guztion laguntza behar dugu bertako basoak berreskuratzeko! Parte hartu!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.