egutegia

Urteko azken zuhaitz landaketak

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2023ko aza. 10a, 08:00
Hamaiketakoa San Andresen, martxoko landaketaren ostean.

Domekan (azaroaren 5ean) egin genuen urte bukaerako lehenengo landaketa Eibarren, baina oraindik hitzordu ugari falta dira Elgoibarren, Antzuolan eta Soraluzen bertan.
Animatu parte hartzera, basokide!

Aurten, bertako basoaren berreskurapenean lanean dabiltzan Deba bailarako elkarteen elkarlana sustatzen eta indartzen ari gara, Lurgaia fundazioaren laguntza eta koordinazioarekin.

Pasa den domekan Eibarren izan ginen, baina baditugu hitzordu gehiago herri desberdinetan, hauen artean, Soraluze. Jarraian 2023 urtea bukatu arteko landaketen egutegia:

DATA HERRIA
Azaroak 5  Eibarren
Azaroak 11  Elgoibarren
Azaroak 18  Soraluzen
 (gure mintegiko zuhaitzekin)
Abenduak 2  Soraluzen
Abenduak 16  Antzuolan

Data hauek aurreikuspen bat dira, aldaketak egon daitezke eguraldia edo beste arrazoi bereziren bat dela eta.

Norbaitek beste herrietako landaketetan parte hartu nahi badu jarri kontaktuan gurekin soraluzekobasobiziak@gmail.com helbidera idatzita (edo zuzenean herri horretako elkartearenera) eta hurrengo datuak zehaztu:

  • Gaia: Landaketa [ + herriaren izena ] (Elgoibar/Soraluze/Antzuola).
  • Datuak: izen-abizenak, adina eta herria.

Zure laguntza behar dugu bertako basoa berreskuratzeko. Animatu, basokide!