Joan zen zapatuan, Soraluzeko Baso Biziak taldeak deituta, dozenatik gora herritarrek bertako zuhaitzen haziak batu genituen. Ezozi auzotik gora, mendigainean barrena joan ginen eta bidean haritzen ezkurrak eta gorostiaren fruituak batu genituen. Orain hazi horiek zaindu eta neguaren amaieran mintegiko lurrean ereingo ditugu, datozen urteetan elkarrekin gure mendietan landatuko ditugun zuhaitz landareak eskuratzeko. Argazkiak: Antton Alberdi.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.