Izen-ematea zabalik

Ibilaldi gidatua mendian landatutako zuhaitzak ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2023ko mai. 23a, 10:54

Ekainaren 3an, mendi ibilaldi gidatua antolatu dugu Lurgaia Fundazioko lagunekin batera orain arte landatu ditugun zuhaitzak zela dauden ikusteko. Izen-ematea zabalik dago. 

Apirilean amaitu genuen aurtengo landaketa denboraldia eta, orain, egindako lanaren fruituak ikusteko garaia da. Horretarako, azken bi urteotan Soraluzeko udal lurretan eta Soraluzeko Baso Biziak elkarteak zaintzan dituen lurretan egin ditugun zenbait landaketeta bisitatuko ditugu. 

Ibilaldian zehar aukera izango dugu basoei buruz gehiago ikasteko, elkarrekin goiz eder bat mendian pasatzen dugun bitartean. 

Izena emateko bidali e-mail bat, ekainaren 1a (osteguna) baino lehen  zure izen abizena, adina, herria eta telefonoa zehaztuz  ondorengo helbideetako batera: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com (Gaia : Landaketa Soraluze 1). 

Hitzordua

EGUNA: Ekainak 3, zapatua.

ORDUA: 09:00etan.

LEKUA: San Andres Auzoko aparkalekuan.   (https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9)

URA: Ekarri etxetik.

JANARIA: Hamaiketakoa gure kontu.

ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko arropa, eta euri arropa badaezpada.

IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.