Landaketa

400 landare sartu ditugu Iruren

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Boluntarioak landaketa amaitu ostean.

Joan zen zapatuan, Eibarko eta Soraluzeko Baso Biziak elkarteen deialdiari erantzunez, hogeita bost lagun inguru batu ginen Irure auzoan, Igartua izeneko parajean, bertako zuhaitz landareak sartzeko. Guztira laurehun landare sartu genituen (haritzak, lizarrak, sagarminak, udareondoak eta zuhandorrak) lehenago pinadi izandako lursailean. Hurrengo hitzordua martxoaren 26an izango dugu, Askabeiti inguruko lursail batean egingo dugun landaketan; Zuhaitz Eguneko landaketa izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.