Otsailaren 25ean Irureko landaketan parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2023ko ots. 17a, 10:03
Zuhaitzak landatzen iaz Irure auzoko lurretan.

Datorren otsailaren 25ean Irureko lurretan egingo dugun zuhaitz landaketan  parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu LURGAIA fundazioko lagunekin batera.

Denboraldiko bigarren landaketa bateratua, Iruren zaintzan ditugun lur sailetan egingo dugu Eibarko Baso Biziak elkartearekin batera, oraingoan, Eibarko udalerriaren barruan. Irtengo dugu Soraluzeko Mendiola industrialdetik.

Lurrak eta zuhaitzak baditugu, lan-indarra falta zaigu. Zuen laguntza behar dugu basoak berreskuratzeko, ANIMATU!!!

Izen-ematea:

Bidali e-mail bat, osteguna 23  baino lehen zure izen abizena , adina eta herria zehaztuz helbide hauetako batera (Gaia: Landaketa Soraluze 11): info@lurgaia.org edo eibarkobasobiziak@gmail.com

HITZORDUA

Otsailak 25, LARUNBATA 

ORDUA : 09:00etan

LEKUA :  Soraluzeko Mendiola industrialdean  

https://goo.gl/maps/MLtYoHiD7dDtXNZA7 

URA : Ekarri etxetik.

JANARIA : Hamaiketakoa geure kontu.

ERROPA ETA OINETAKOAK : Mendirako botak eta erropa erosoa, eta euriperako erropa egokia, badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Geure kontu.

IRAUPENA : bazkaltzera etxera itzuliko gara.