deialdia

Urteko lehen zuhaitz landaketan parte hartzeko deia

Erabiltzailearen aurpegia
Landaketa Iruren, iaz.

Datorren zapatuan, urtarrilaren 21ean, urteko lehen landaketa egingo dugu Txurruka auzoan, Azaliatxo baserriaren lursailetan. Soraluzeko Baso Biziak elkarteak eta Lurgaiak elkarrekin antolatutako landaketa izango da eta herritarrak gonbidatzen ditugu bertan parte hartzera.  

Duela bi denboraldi hasi genuen lanari jarraipena emanez, landaketa Azaliatxo baserriaren lur sailetan egingo dugu, baserri inguruan.

Zure laguntza behar dugu lursail horietan bertako basoa berreskuratzeko! Animatu, goiz ederra pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean, eta ondoren hamaiketakoa!

Izen ematea: Bidali e-mail bat, osteguna 19 baino lehen zure izen abizena, adina eta herria  zehaztuz, ondorengo helbideetako batera (Gaia : Landaketa Soraluze 21): info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com

HITZORDUA

Urtarrilak 21, LARUNBATA

ORDUA : 09:00 tan

LEKUA : San Andres Auzoko aparkalekuan         

https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9

URA : Ekarri etxetik.

JANARIA : Hamaiketakoa gure kontu.

ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Gure kontu.

IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.