Landaketa

Domekan 115 boluntariok 650 zuhaitz landatu zituzten Iruren

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea

Domeka goizean, 115 boluntario elkartu ziren Iruren, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko Baso Biziak plataformek Lurgaia fundazioarekin batera antolatu zuten landaketan. Eguerdira bitartean, boluntarioek guztira 650 zuhaitz landatu zituzten (lizarrak, haritzak, gorostiak, sagarminak, agina...) illordo baserria baino goraxeago dagoen Urkiza izeneko lursailean (aurretik pinadi izandakoa).  

Antolatzaileak oso gustura agertu ziren domekan herritarrek eman zuten erantzunarekin eta iragarri dute azaroan eta abenduan beste bi landaketa egingo dituztela Soraluzen, oraingoan, Txurruka bailaran. Azaroaren 20an Azaliatxo baserriaren lursailetan landatuko dituzte zuhaitzak eta abenduaren 17an, berriz, Azaliako lurretan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.