Denboraldiko lehen landaketa eta hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Baso Biziak Elkartea 2022ko urr. 13a, 13:49

Zuhaitzak landatzen iaz.

Lurraldearen zaintzako akordio berri bati esker, Soraluzeko Baso Biziak-ek, Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia fundazioarekin batera, Soraluzeko Irure eta Eibarko Otaola haranen artean kokatutako 14 hektareako lursail bat kudeatuko du, bertako basoa birsortzen laguntzeko helburu bakarrarekin. Urriaren 23an, zuhaitzak landatuko ditugu bertan, bazatoz?

Badaukagu lurra, zuhaitzak ere bai. Azken hitzarmen honetan gehitu ditugun 14 hektarea hauekin, guztira, 30 hektarea dira kudeatzen ditugunak (horietatik 6 elkartearen jabetzakoak). Orain zure lankidetza behar dugu lur hauek zuhaitzez eta bizitzaz bete, eta biodibertsitate-babesleku bihurtzeko. 

Hurrengo hitzordua: Urriak 23ko landaketa

Datorren urriaren 23an, igandea, Eibarko eta Elgoibarko Baso Biziak-ekin eta Lurgaiarekin batera, Irure auzoko lur berrietan landaketa jardunaldi bateratu bat antolatu dugu.

Irteera: 9:30etan, Soraluzeko Mendiola industrialdea

Izena emateko, bidali e-mail bat, zuen izena, adina, telefonoa eta jatorrizko herria adieraziz, helbide hauetako batera: soraluzekobasobiziak@gmail.com , infolurgaia@gmail.com.

Beti bezala, guztiontzako ingurune bizigarriago bat lortzen laguntzeaz gain, elkarrekin ondo pasatu eta ikasi ere egingo dugu. Animatu eta parte hartu!