Zuhaitz exotikoen eraztuntzea kanpokoak diren zuhaitz horiek erausteko teknika da, moztu beharrean, eraztundu egiten dira bertan usteltzen lagatzeko. LURGAIA Fundazioko lagunek bertan azalduko digute nola erabili teknika hau eta zergaitik den onuragarria.
Jardunaldia, Muskiritzuko (Mendigaina) mendi lerrotik gertu dagoen 6 hektareako eremu batean, egingo da, azken landaketa egin genuen eremu berdinean.
Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO zure laguntza behar dugu!! Animatu, goiz ederra pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean.
Izen ematea:
Bidali e-mail bat, osteguna 26 baino lehen, zein egunetan parte hartuko duzun azalduz, zure izen abizenak , adina eta herria zehaztuz, ondorengo helbideetako batera ( Gaia : Eraztuntzea Soraluze 28 edo Eraztuntzea 02) :
edo
soraluzekobasobiziak@gmail.com
MAIATZAK 28, LARUNBATA edo EKAINAK 2, OSTEGUNA
ORDUA : 09:00 tan
IRTEERA LEKUA : San Andres Auzoa https://goo.gl/
URA : Ekarri etxetik
JANARIA : Ekarri etxetik
ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Gure kontu.
IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera