Aipatutako lursailak hektarea bat inguru dauka, eta hedaduraz txikia bada ere, balio ekologiko handia du. Malkorra izeneko parajean dago eta bailarari izena ematen dion ibaiak zeharkatzen du. Beste lursail txiki mugakide batzuekin batera, ibarrean geratzen ari diren baso autoktonoen uharte bakanetako bat da. Haltzak, haritzak, urkiak, gaztainondoak, gorostiak... daude bertan. Zaindu beharreko bitxi txiki bat da!
Eskerrik asko lurraren jabeari, Maria Isabel Oregi bergararrari, naturaren alde hartutako erabaki eskuzabalagatik!