Zuhaitz Eguneko landaketa Unamuno baserriko lursailean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Baso Biziak 2022ko mar. 21a, 11:56

Hainbat herritar Zuhaitz Egunean, 2020an.

Datorren apirilaren 3an, igandea, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu.  Aurten, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak, Udaletxea eta Soraluzeko mendi taldearekin batera antolaketan parte hartuko du. Denboraldiko  azkeneko landaketa izango dena, Unamuno baserriko jabeek bidegorrian utzitako lur sailean egingo dugu. Goizeko 9:00etan elkartuko gara Plaza Berrian. 

Zuhaitz Eguna ospatzearen oinarria eta landaketaren kokapen egokia kontutan izanda, jardunaldia bereziki etxeko txiki eta gazteekin egiteko prestatu dugu. Heltzeko erraza den lur sail batean egingo dugu, Osintxura bidean dagoen bidegorriaren ondoan, herritik oinez 800 bat metrotara. Gainera, lur saila egokitu egingo dugu haurrak bertan arazorik gabe ibili daitezen. 

Landaketaren ondoren, hamarretakoa egingo dugu erreka ondoko Udalaren lursailean. Helduak ere ongi etorriak izango dira!! Ondo pasatuko dugu natura maitatzen eta herri bizigarriago bat eraikitzen laguntzen dugun bitartean!!

Izena emateko, bidali zure izen-abizenak eta adira ondorengo helbide honetara: soraluzekobasobiziak@gmail.com