Joan zen astean, Karakaten haize errota parkea jartzeko asmoa zegoela ezagutu genuenean, harrituta gelditu ginen eta pentsatu nahi izan genuen berri hori ezinezkoa zela. 'Plaentxiak daukan aisialdi eta naturaz gozatzeko leku bakarrenetarikoa, bakarra ez bada, suntsitzea? Ezinezkoa'.
Egunak joan ahala, jakin dugu berri hori amesgaizto bat baino gehiago dela, eta Capital Energy enpresakoek proiektu hori aurrera eraman nahi dutela. Horren aurrean, gaur egun, Soraluzeko Baso Biziak elkarteko talde eragilea osatzen dugunok adierazi nahi dugu gure posizioa asmo horren guztiz kontrakoa dela.
Horregatik bat egiten dugu gaur, eguaztena, 19:00etan Gaztetxean egingo den batzar irekiaren deialdiarekin.
Aldi berean, esan nahi dugu energia kontsumoari buruzko hausnarketa pertsonal bat ere beharrezkoa izan daitekeela.