Plazentziatarrek ere parte hartu dute 'Konponbiderako giltzak' manifestazioan

Plazentziatarrek ere izan ziren atzo 'Konponbiderako giltzak' lemapean Bilbon egin zen manifestazioan. Herritik berrogeita hamar herritar inguru joan ziren Soraluzeko Sarek antolatutako autobusean eta dozenaka milaka herritarrekin batera, salbuespenezko espetxe politika amai dadila eta presoei legedi arrunta ezar diezaietela eskatu zuten Bilboko kaleetan. 

Manifestazioaren amaieran irakurri zuten agirian, Sareko bozeramaile Joseba Azkarragak eta Bake Bideko Anaiz Funosasek salbuespenezko espetxe politika amai dadila eta Espainiako fiskalek eta epaileek presoak etxeratzeko prozesuari oztopoak jartzeari laga diezaiotela eskatu zuten: "Presoak Euskal Herriko kartzeletan daude orain. Etapa hori bete dugu. Hurrengo etapa da salbuespen politika erabat amaitzea, euskal presoek etxera bidea egin dezaten ateak zabaltzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!