Urtarrilaren 13an Bilboko manifestaziora joateko deia egin du Soraluzeko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2017ko abe. 27a, 18:10
Joseba Azkarraga, Paul Rios, Ane Muguruza, Edurne Brouard eta Rosa Rodero, gaurko prentsaurrekoan. / ARITZ LOIOLA/ARGAZKI PRESS

Soraluzeko Sarek dei egin die soraluzetarrei urtarrilaren 13an Bilbon presoen giza-eskubideen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko. Elkarretaratzeak eta bideo proiekzioa ere antolatu dituzte Gabon egunetan gaia lantzeko. 

Abenduaren 9an Parisen egindako moblizazioaren ostean, hurrengo hitzordu nagusia Bilbokoa izango da, urtarrilaren 13an "Prest gaude" lemapean egingo den manifestazio handia. Aurten, gainera, egun osoko egitaraua antolatu dute. Hori dela eta, Soraluzeko Sarek Bilbora joateko hiru autobus antolatu ditu; lehenengoa, goizean aterako da; eta, bigarrena, arratsaldean. Autobuserako txartelak salgai daude dagoeneko.  

Bilboko autobuserako txartelak

Saltokiak: Batzoki, Bolia eta Arrano tabernetan.

Prezioa: 10€ arrunta, 5€ langabetuena eta €1 umeena.

Irteera orduak: 11:00etan goizekoa (55 plaza) eta 16:00etan arratsaldekoa (110 plaza).

Oharra: Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11 izango da.

Gabonetako ekimenak herrian

Soraluzeko Sare herritarrak hainbat ekimen antolatu ditu Gabonetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen giza-eskubideak aldarrikatzeko. 

Mosaiko argitsua giza-eskubideen alde

Abenduak 31, domeka

19:30ean, Plaza Berrian

Proiekzioa: Motxilaren umea dokumental pedagogikoa.

Urtarrilak 4, eguena

19:00etan, Gaztetxean.