Elkartearen iazko jardunari errepasoa eman eta aurtengo egitasmoaren berri emateaz gain, Debabarreneko komunikabide bateratua sortzeko prozesua zertan den azalduko dugu, herri mailako plan estrategikoari zer ekarpen egiten dihardugun eta elkarteak lantzen dituen gainerako arloetan (Aisialdia, erabilera planak, hizkuntz-aniztasuna, kulturgintza...) zer lantzen dihardugun. Bestalde, tarte berezia eskainiko diogu elkartearen komunikazio estrategiaren gainean hausnartzeari.
Elkartearen bazkideekin batera, herriko euskaltzale guztiak ere gonbidatuta daude batzarrean parte hartzera. 18:00etan elkartuko gara Kalebarren 8ko lokalean.