"Si yo no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar?"

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Azaroaren 28an, Kike Amonarriz soziolinguista ezagunak 'Si yo no sé euskera, ¿cómo le puedo ayudar?' izeneko hitzaldia eskainiko du gazteleraz Kalebarreneko lokalean. Hitzaldia euskaraz ez dakiten edo gutxi dakiten gurasoei zuzenduta dago baina edozeinek har dezake parte. Bestalde, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. 

Bertaratzen diren herritarrek ekarritako dituzten gaiez gain, Amonarrizek hainbat galdera planteatuko ditu: "Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori? Gurasook zer egin beharko genuke? Nola lortu euskaraz egin dezaten? Nola aldatu hizkuntza-ohiturak?". Tolosarra galdera horiei eta beste hainbati erantzuten saiatuko da, gurasoei hizkuntzaren gaia lantzeko erremintak eskaintzeko helburuarekin.

Hitzaldia gazteleraz izango da, Kalebarreneko 8. atariko lokalean (Lanbideko lokala), arratsaldeko 18:00etan hasita. Nahi dutenek haurtzaindegi zerbitzua baliatu ahalko dute. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.