tailerra

TELP tailerrean izena emateko epea zabalik

2018an 'Hitzartzen' tailerrean (TELParen aldaera arina) parte hartu zuten herritarrak.

Azaroan eta abenduan zehar, TELP hizkuntza ahalduntze tailerra egingo da Soraluzen, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta eta EMUN kooperatibaren eskutik. Bi saio eskainiko dira eta izen-ematea zabalik dago HEMEN.  

TELP, Taller d’espai lingüístic personal (norbere hizkuntza espazioaren tailerra) Herrialde Katalanetan sortutako tailerra da eta izenak dioen moduan, norbere hizkuntza espazioa kudeatzen irakastera bideratutako trebakuntza ikastaroa da. Giza-psikologiaren jokaeran oinarrituta, hiztunari baliabideak eskaintzen dizkio eguneroko hizkuntza egoeretan euskarari lasaitasunez nola eutsi jakiteko.

Izan ere, euskaldunoi, hizkuntza gutxituetako hiztun guztiei bezala, etengabe zalantza edo deserotasun egoerak bizitzea suertatzen zaigu, estres linguistikoa esaten zaio horri eta askotan ez dugu jakiten nola jokatu. Hain zuzen, egoera horiek asertibitatez kudeatzen ikasteko tailerra da TELP.

Inoiz gertatu zaizu lotsarengatik, beldurrarengatik edo beste arrazoiren bategatik euskaraz ez egitea? Eta lehen hitzak euskaraz esan eta gaizki sentitzea? Edo ezezagun bati badaezpada ere erdaraz egitea? Zenbat aldiz elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz bukatzea? Horrela zergatik jokatzen dugun ulertzeko, deserosotasunik ez sentitzeko, aldatu nahi duguna aldatzen trebatzeko tailerra da TELP.

Bi saio

Tailerrak bi saio izango ditu eta ondorengoa da egutegia: 

EGUNAK: Azaroak 25 eta abenduak 2 (zapatuak)

ORDUTEGIA: 9:30 – 14:30

LEKUA: Tolarekua (kiroldegia)

IZEN-EMATEA: 601602347 (Telegram/watsap) edo online:  labur.eus/TELP2023

Plaza kopurua: 10.

Izena emateko azken eguna: azaroak 18.