Sinatu eskaera! "Hezkuntzak euskara gehiago behar du!"

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Euskalgintzaren Kontseiluak 'Euskara gehiago!' sinadura bilketa abiatu du Eusko Legebiltzarreko kideei eskatzeko, euskara eta euskal kultura ardatz izan daitezela Hezkuntza Lege berrian. Sinatu HEMEN.

'Euskara gehiago' ekimenak hiru eskari zehatz planteatzen ditu lege berrirako:   
  1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak bat egin du eskaera horiekin eta dei egiten die Plazentziako euskaltzaleei ekimenarekin bat egin eta adierazpena sinatu dezaten euskaragehiago.eus webgunean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.