'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena aurkeztuko dute gaur

Umeekin harreman zuzena duten helduen hizkuntza aktibaziorako ekimena aurkeztuko dute gaur arratsaldean Elkartegian, 17:30ean hasita. Aurkezpena irekia izango da eta guraso edo hezitzailek parte hartu ahal izango du bertan.  

Haurren aurrean helduok heldu ekimena guraso eta hezitzaileei zuzendutako dinamika da, umeekin kontaktuan dauden helduen hizkuntz portaeretan eragin eta umeen aurrean eredu izatea bilatzen duena. Gaur arratsaldeko 17:30ean emango dute ekimenaren berri Tolarekua aretoan eta bertaratzen direnen artean, urriaren 19tik 29ra bitartean ekimena Soraluzen garatzeko moduak adostuko dituzte. 
 
Aurkezpena Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikarako Sailak antolatu dute eta parte hartzera gonbidatu dituzte  egunerokoan umeekin harremanetan dauden guraso, zaintzaile eta hezitzaileak.