Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Nafarroa Oinezerako autobusaren kartela. Iturria: Debagune.

Aurten ere, Bergarako Jardun euskara elkarteak eta Debagunek autobusa antolatu dute Nafarroako ikastolen jaira joateko. Jaia domekan izango da Etxarri Aranazen eta autobuserako txartelak salgai daude bihar arte.

Domekan autobusa goizeko 9:30ean aterako da Bergarako autobus geltokitik irten eta 19:00etan irtengo da Etxarritik Bergarara bueltatzeko. Prezioa 10 eurokoa da Pil-pileaneko bazkide izanez gero eta 12 euro gainontzekoentzat.  

Txartela eskuratzeko, ondorengo telefonoetara deitu daiteke: 943763661-605712469, edo, bestela, email bat bidali jardun@topagunea.eus helbidera. 

Izena emateko azken eguna urriaren 5a da, eguena.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.