Munduko Arrozak-en hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta beste behin, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak eta Soraluzeko Udalak dei egiten diete soraluzetarrei bakoitzak bere kultura eta hizkuntzarekin ekimenean parte har dezaten.
Uztailaren 25ean (martitzena), parte hartzaileak eguerdiko 12:00etan elkartuko dira Zubi Nagusian eta bakoitzak bere txokoan, arroza prestatzeari ekingo dio. Ondoren, 13:30ak aldera, arroza dastatzeko aukera izango dute hurreratzen diren herritarrek. Osagaiak erosteko dirua zein sutegiak eta mahaiak antolakuntzak jarriko ditu.
Izena eman nahi duenak, uztailaren 18ra arte (datorren martitzena) izango du aukera. Horretarako, deitu Pil-pileanen bulegoko telefonora (943751304) edo Arrate Espilla teknikariari (609287739) edo idatzi arrate@pilpilean.eus helbidera.