Autobusa Herri Urratsera joateko

Gazteak Herri Urratseko musika kontzertuan.

Maiatzaren 14an, Soraluzetik Herri Urrats jaira joateko autobusa antolatu du Pil-pileanek Debagune Debagoieneko euskara elkarteen bilgunearekin batera. Izen-ematea zabalik dago maiatzaren 11ra arte. 

Maiatzeko bigarren domekan ospatuko da aurten Iparraldeko Ikastolen aldeko jaia Senperen Urratsak zubi lemapean. Urtero bezala, egun osoan zehar kultur emanaldiz betetako egitaraua izango da: kontzertuak (Zetak, Neomak, Gozategi, SutaGar...), dantza ikuskizunak, umeentzako ekitaldiak... 

Soraluzetik Senperera joateko autobusa goizeko 9:10ean aterako da Mendiola industrialdeko zubitik eta arratsaldean, 19:00etan aterako Senperetik bueltakoa. Txartelaren prezioa 12 eurokoa da eta izena emateko 943 751304 telefono zenbakira deitu (goizetan) edo pilpilean@pilpilean.eus-era idatzi behar da. Azken eguna, maiatzaren 11a.

Aurtengo kantua Su Ta Gar heavy talde eibartarrak egin du: