Zapatuan hiru gai nagusi izango ditugu hizpide: 2022ko memoria eta balantzea, 2023ko asmoak eta aurrekontua eta udazkenean martxan jarriko dugun hausnarketa estrategikoa, elkarteak etorkizunean landu beharreko bidea marrazteko egingo dena. Izan ere, azken urteotan aldaketa handiak gertatu dira Soraluzen eta hizkuntza biziberritzeko prozesuan berrikuntzak ezarri beharra dago eraginkor izaten jarraituko badu.
Batzarra 11:00etan hasiko da eta ordu eta erdi iraungo du, 12:30ak bitarte. Lankideez gain, gonbidatuta daude elkarteko bazkideak eta herriko euskaltzaleak ere, elkarrekin egiten denaz eta egin daitekeenaz gogoeta egiteko. Bien bitartean, mokadutxoa jateko aukera ere izango dugu.