Errigorako antolatzaileek jakinarazi dutenez, iazko udaberriarekin alderatuta, aurten eskatu diren produktuen kopuruak %25 egin du gora (Soraluzen %70).
Jasotako diruaren %25a Nafarroa helgoaldeko euskalgintza laguntzera bideratuko du Errigorak. Gainerako zatia berriz nekazariei produktuak ordaintzeko erabiliko da.
Ekoizpen ekologikoa handituko dute
Errigoraren antolakuntzak jakinarazi duenez, udaberriko kanpainak izan duen emaitza onaren eraginez, aurten ekoizpen ekologikoa handituko dute. "Platerak beteta, ekoizpena handitzera goaz! Nafarroa hegoaldeko produktuak 8.200 etxe baino gehiagotara eroan ditugu, 109.000 litro olio, 245.000 ontzi kontserba, 30.000 pakete arroz eta pasta. Bidean hainbat produktu agortu zaizkigu eta, ase ezin dugun eskaera horri esker, orain ekoizpena handitzera goaz. Plateretik baratzera. Ez edozein modutan: eredu iraunkorren aldeko apustu garbia egingo dugu. Batetik, agroekologiaren printzipioekin bat eginez, agortu diren produktu gehienak ekologikoak izan dira eta; bestetik, nekazari eta transformatzaileen arteko akordio berriak sustatuz, alde bientzako bidezko baldintzetan". Aurreko urteko kanpainarekin alderatuta, %25eko igoera. Bejondeigula guztioi! Mila esker eta besarkada handia kanpaina hau posible egin duzuen guztioi!"