Pil-pileanen batzar nagusia zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

2018ko batzarra.

Zapatu goizean, Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak bere urteko batzar nagusia egingo du kiroldegiko Toralekua aretoan. Bertan, elkartearen iazko eta aurtengo jardunaren eta diru-kontuen berri emango dute eta gogoeta egingo dute 25. urteurrenaren harira garatu daitezkeen ekimenez. Batzarra, 11:00etan hasi eta 12:30ean amaituko da. 

Euskaltzaleen elkarteko bazkide guztiak gonbidatuta daude batzarrera. Gaur egun, Pil-pilean euskaltzaleen elkarteak 324 bazkide ditu eta lau lan-ildo nagusitan garatzen du bere jarduna: komunikabideak, haur eta gazteen aisialdia, hizkuntz sentsibilizazioa eta kulturgintza. Elkartearen helburua da aipatutako ildo horietan garatzen diren jardueren bitartez, Soraluzen euskararen erabilera indartzea.   

 Osasun egoera dela eta, batzarrean derrigorrezkoa izango da maskara jantzita izatea. Horrekin batera, aretoko leihoak zabalduko dira espazioa behar bezala aireztatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.