Errigoraren produktuak gaur goizean heldu dira herrira eta datorren astean banatuko ditugu. Banaketa egunak, ekainaren 11 (eguena) eta 12a (barikua) izango dira eta bi egunotan, herritarrek 18:00etatik 20:00etara bitartean jaso ahalko dituzte aurrez eskatu zituzten produktuak. Ordainketari dagokionez, ekainaren 2a baino lehen txartel bitartez ordaindu ez zutenek produktuak jasotzerako momentuan ordaindu beharko dute, eskudirutan. Mesedez, ekarri eskariari dagokion zenbateko zehatza eta gogoan ez baduzu, galdetu 605706086 telefonoan (Egoitz).
Soraluzen 42 eskaera
Pasa den martxoan, 42 herritarrek skatu zituzten Nafarroako Erriberako produktuak, Errigora ekimenak udaberriko kanpainaren bitartez egin zuen eskaintza baliatuta. Aipagarria da eskatzaile kopurua eta eskatu den produktuen kantitatea, orain arteko handiena izan dela, 5.000 euroko balioa gaindituz.
Olioa, zainzuriak eta potxak izan dira soraluzetarrek gehien eskatu dituzten produktuak tomate frijitu, orburu eta barazki menestrarekin batera. Herrian kanpaina bideratu dugun eragileok; Pil-pilean, Iratxo eta Arrano taberna, gustura gaude soraluzetarrek eman duten erantzunarekin.
Hasiera baten, Covid19-ak eragindako egoera zela eta, Errigorako antolakuntzak banaketa egunak atzeratu egin zituen, baina egoera lasaitu orduko berrabiatu du banaketa prozesua.
Gpgoratu, Errigoraren hurrengo kanpaina udazkenean egingo dela. Orduan, hainbat produkturekin osatutako saskiak eskainiko dira.