Errigora

Errigora saskiak eskatzeko aukera Pil-pileanen bitartez

Kanpaina honetan Errigorak hiru saski eskaintzen ditu.

Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Errigoraren urteroko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Eskaera Pil-pileanen bulegoan edo zuzenean online egin daiteke.

Aurten eskaintza berrituarekin dator kanpaina, 3 saski izango baitira aukeran. 50 euroko bi saski beharrean (saski zuria eta saski beltza), izaera eta prezio desberdinetako hiru saski izango dira aukeran aurten. Saski beltza, orain arte eskaintzen izan den moldeko saskia izango da, betikoa, 50 euroren truke jaso ahal izango dena. Berdea 60 eurotan eskuratu ahal izango da, produktu ekologikoz osatua. Saski zuriak —berezia— 70 euroko balioko du; Gabonetako saski baten tankerakoa, formatik bertatik ere besteetatik desberdinduz.

 ESKATU ZURE SASKIA/K ONLINE 

Azaroaren 20ra arte (azken hau barne) izango da eskaerak egiteko aukera. Eskaera online egitean saskiak jasotzeko gune bat aukeratu behar da (aukeratu Soraluze). Ordainketa egiteko bi aukera izango dira: online, txartel bidez ordainketa aurretiaz eginda utzi ahal izango da, edo bestela, saskiak jasotzean ordaintzea ere posible da. Saskiak abenduaren bigarren astetik aurrera jaso beharko dira Pil-pileanen bulegoan. Hala ere, eskaera-prozesua amaituta e-mail bat bidaliko da egindako eskaeraren berri emanez eta eskaeraren bila noiz joan behar den gogoraraziz.

Zertarako eskatu saskiak?

Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari zaio. 2013an egin zen lehenengoz kanpaina hau eta dagoeneko ia 1.000.000 € bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara.

Aurtengoan diru-ekarpenean ere badago berritasunik. Batetik, orain arte bezala, diru-ekarpena jasoko dute:

  • Zonalde zigortuko ikastolek. Vianako Erentzun, Lodosako Ibaialde eta Tuterako Argia ikastolek eguneroko beharrei aurre egin ahal izateko eta arnasa lasaiago hartzeko balio izanen die jasoko duten diru-partidak.
  • AEK-k. Orain arte bezala, zonaldeko euskaltegien egitura-gastuei aurre egiteko ez ezik, ikasleei matrikula ordaintzen laguntzen dien beka-sistemara bideratuko du jasoko duen zatia.
  • Sortzenek. Beldurrak eta aurreiritziak uxatzeko orain arte hain beharrezko izan den lanean jarraituko du Sortzenek, zonaldean matrikulazio-kanpainak eginez sare publikoan D ereduko taldeak mantendu eta berriak sor daitezen.

Baina, aurten, honez gain, Agerraldia deitu dugun ekimen berrira ere bideratuko da diru-ekarpenaren zati batAger vasconumean (Nafarroako erdialdean eta hegoaldean) euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi da. Bide praktikoa eta eraginkorra egin nahi dugu, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izanen dituena, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko dituena, euskararen ezagutza zabaltzeko, erabilera handitzeko eta aldeko jarrerak indartzeko.