Loreak eta barazkiak landatu dituzte 'Har r eman' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Gaur goizean, dozena bat emakumek “udaberriko landaketak” egin dituzte Araneko iturriaren ondoko lursailean. Ekimena Auzoko egitasmoak antolatu du hilero antolatzen dituen Har r eman saioen baitan.

Saioan, Debegesaren emakumeen ahalduntze ikastaroko taldeko emakumeek parte hartu dute eta, eguraldia lagun, lursaila garbitu ostean, bertan landatu eta erein dituzte barazkiak eta loreak: letxugak, kipulak, idarrak, aingeru-lorak, krabelinak, alegriak… Auzoko egitasmoaren dinamizatzaile Maialen eta autoenplegu ikastaroko Ane eta Miriamekin batera.

Saioa Auzoko egitasmoak antolatu du, herritarrak euskarara hurbiltzeko helburuz azken hilabeteotan antolatu diren Har r eman saioen barruan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.