Plaentxiko Berbalagunak Hondarribiko Mintza Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Elizburu

Joan den larunbatean, Ekainaren 2an, Mintza Eguna ospatu zen Hondarribian. Urtero bezala egun osoko egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan zuten bertara joan zirenak: ongi etorri hamaiketakoa, Hondarribia ezagutuz ibilbide gidatua edo irrati saioa eta baserritarren azoka aukeratzeko, kalejira, bazkaria, esker emate ekitaldia eta dantzaldi gidatua. Plaentxiatik 14 pertsona abiatu ziren antolatutako autobusean, Arrasate, Bergara, Eibar eta Elgoibarko lagunekin batera. Egun-pasa ederraz gozatu eta lagun ezagunekin zein ezezagunekin euskaraz praktikatu eta ondo pasatzeko hitzordu paregabea, Itxeki euskarari! lelopean eta Blagan Hondarribiko euskara elkartearen egunarekin bat eginda eman zen jai eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.