Batu Sutondora jardunaldiak zapatuan Euskaraldia zela garatu aztertzeko

Abenduaren 16an, Batu Sutondora jardunaldiak egingo ditugu Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena herrian zela garatu aztertzeko. Euskaraz egiten duten herritarrez gain, ulertu arren egiten ez duten herritarrei ere dei egin nahi diegu bertan parte hartzera. 

Urtero moduan, giro lasaian, kafe, infusio eta pasta goxoekin, eta ilusioz beteta elkartuko gara zapatuan 10:30ean hasi eta 12:30era bitartean, Herriko Antzokian.
 
Euskaraldia herrian zela garatu dezakegun aztertzearekin batera, norberaren hizkuntza ohituren gainean ere berba egingo dugu. 
 
Topagune irekia eta zabala izatea nahi genuke; adinez eta hizkuntza-perfilez, askotarikoa. Euskaraz egiten duten herritarrez gain, euskara ulertu arren egiteko erraztasunik ez duten herritarrak ere gonbidatu nahi ditugu jardunaldietan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.