Eskerrik asko Maite!

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Maite Narbaiza Azkue.

Atzo jakin genuen Maite Narbaiza Azkue hil zela, eta, Pil-pileanetik, gure atsekabea adierazi nahi dugu, herrian euskalzaletasunaren alde egin duen lana publikoki aitortzearekin batera. 

Maite Narbaiza Azkue Pil-pilean Euskara Elkartearen bazkidea izan da elkartearen sorreratik bertatik, eta aipatzekoak dira urte guzti hauetan Soraluzeko euskaltzaleen mugimenduari eskaini dion babesa eta eman dion laguntza, bai herritar moduan eta baita buruzagi politiko moduan ere.

Bereziki nabarmentzekoa da, Maitek Berbalagun egitasmoko boluntario modura egin duen ibilbidea. Urtetan zehar, euskara praktikatzera hurreratzen ziren herritarren tertuliakide eta lagun izan da.

Denbora luzean izango ditugu gogoan, euskara berreskuratzeko lanean erakutsi duzun indarra, ilusioa eta maitasuna!

Bihotz bihotzez, eskerrik asko Maite, eman diguzun guztiagatik!

PIL-PILEAN EUSKARA ELKARTEA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.