Jai beroa Udate gaueko suaren bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Jai ederra egin genuen barixaku gauean Plaza Berrian. Urkia Zelaiko pago adarrekin piztutako suaren berotan, dantzan eta saltoka jardun genuen ordubatak aldera arte. Argazkiak: Jon Agirre.

Suzko ikuskizunak eman zion hasiera barixakuko jaiari, kopla doinuen artean. Ostean, adarra eta txalaparta entzun ziren eta sorginak etorri ziren irrintzika. Sua piztu, eta txistularien laguntzarekin, agurra dantza egin zioten, eta, gero, konjuroa errepikatu genuen pare bat aldiz, urteko oroitzapen txarrak sutan erre eta barrenak biziberritzeko. Ondoren, sorgin-dantza; lehenik, sorginek bakarrik, eta, gero, nahi zuen guztiak. Trikitixarekin jarraitu genuen gero, fandago eta arin arinak dantzatuz, eta edabe magikoa edanez. Azkenean, suaren gainetik saltoka jardun zuten gaztetxoek, azkenengo sugarra emendatu zen arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.