Soraluzeko Berbalagunak Derioko Mintza Egunean

Soraluzetik sei pertsona joan ginen Deriora. Ospakizun giroan, beste herrietako berbalagunak ezagutu, eta elkarrengana gerturatzeko aukera paregabea izan genuen Mintza Egunean. 

Euria egin zuen arren, bertaratu zirenek lagunarteko giro ederraz gozatu zuten. Gu, heldu orduko, Loiuko aireportuko hegazkinen gertutasunak eta hotsak harritu gintuen.
 
Ongi etorri ekitaldiaren ostean, hamaiketako goxo-goxoa eman ziguten egun osorako indarrak hartzeko.
Gero hilerrira bisita egin edo triki-bertso-dantza poteoaaren artean aukeratu behar izan genuen. Bi plan zeharo ezberdin, Mintzalagun egitasmoaren barruan dagoen aniztasunaren adierazle.
 
Balkaltzeko ere, 4 menu izan genituen aukeran Baserri antzokian. Bazkal ostean kantuan jardun genuen, taberna ibiltariaren laguntzaz. Ausartenak oholtzara igo ziren, urte osoko jarduna kantuz ospatzera.
 
Leku bakoitzean izen ezberdina hartzen du Mintzalagun egitasmoak: Berbalagun, Mintzalagun edo Solaslagun. Hala ere, denok dugu helburu bera, elkarrekin euskararen bidean aurrera egitea.
 
Amaieran, jakinarazi ziguten datorren urteko Mintza Eguna Hondarribin ospatuko dela, Gipuzkoako kostaldeko herri eder horretan. Gonbitea luzatzen dizugu gaurdanik agendan egun hau gordetzeko. Egun aproposa da euskaraz jarduteko, mintzalagun egitasmora gerturatzeko eta ospakizun egun bat konpartitzeko. 
Erlazionatuak