plaentxia.eus

Dena gertu zapatuko ospakizun handirako

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Dena gertu dago etzi herriko euskaltzaleok egingo dugun ospakizunerako. Orain arte esan gabeko zenbait ohar eta informazio jaso ditugu ondorengo lerrootan.

Goizeko gogoeta antzokiko sutondoan

Azkenean goizeko gogoeta, “Batu Sutondora: Euskara eta gu”, ez da elizpean egingo, antzokian egingo da. Dagoeneko 40 lagunek eman dute izena. Norbere bizipenetatik abiatuta, euskararekin dugun harremanari erreparatu eta denon artean partekatzea da proposatzen duguna. Gurasoendako atalberezia ere izango da, seme-alaben hizkuntza ohiturez, eta, horren aurrean gurasoek jokatzen dugun paperaz berba egin eta elkar aberasteko.

Herriaren erdialdea itxita ginkanarendako

Kukumixoren ginkana behar bezala egin dadin, zapatu goizean herriaren erdialdeko kale nagusiak itxiko ditu Udalak. Umeek lasaitasun osoz ibili ahalko dute erdialdeko kaleetan zehar.

Euskaltzaleen argazkia Plaza Berrian

Argazkilariak hala eskatuta, euskaltzaleon argazkia Plaza Berrian aterako dugu azkenean, abadetxeko objetiboa abadetxeko lehiotik begira dela. Estilo zaharrean ateratako argazkia izango da, kolokaziorako behar beste asti hartuta. Marraz ere aldamenean izango dugu.

Kantu-bazkari jendetsua

Kantu-bazkarian 180 bazkaltiarretik gora batuko gara (txartelak agortuta daude) eta 20 taldek baino gehiagok adierazi dute “ordezkaritza” bidaltzeko asmoa: Soraluzeko Txistulariak, Abesbatza, Gaztetxea, Galtzagorriak, Korner Morea, Mendi Taldea, Berbalagunak, AEK, Dantza Garaikideko taldea, Atxolin G.E., Bidetxior, Guraso kontseilua, Itxaropena, Urrats dantza taldea, Plaentxi LHI, Pil-pilean, Bertzozaleen sarea, Soraluzekoume eta gazteak, Gure Esku Dago, Auzoko, Gaztetxokoa, Harrera, Tanborrada eta Kukumixoko hezitzaileak…

Iluntzeko ekitaldirako jarraibideak

Iluntzeko ekitaldia Plaza Berrian egingo da aurten, Plaza Zaharrean karpa dagoelako. Zazpirak aurretik udaletxe parean batuko gara eta eskutik helduta, ilara bakarra osatuta, sartuko gara plazan. Suaren bueltan, espiral forman, antolatuko dugu euskaltzaleon komunitatea, herriko euskalzaleon sinbolo den marrazkiloaren itxurara. Plazan, Eneko Beretxinagak jarritako bertsoak kantatu dituzte abesbatzako kide batzuek eta Euskarak 365 Egun ekimeneko “Pauso bat aurrera” manifestua irakurriko dute hainbat euskalzalek. Horrela emango zaio amaiera euskararen aldeko ekitaldi sinbolikoari.

Ruper taldearekin dator

Ruper bere taldearekin etorriko da zapatuko kontzertura. Sarrerak salgai izango dira agortu arte Gaztelupen, beranduenez, zapatu arratsaldeko 20:00ak arte.

Kamisetak, pegatinak eta bazkide egiteko eskuorriak

Pil-pileanen kamiseta berriak eta autorako pegatinak ere salgai izango dira horretarako ezarriko den mahaian. Gainera, elkarteko bazkide egiteko aukera ere izango da. “Zurekin Soraluze euskaldunago” leloarekin ateratakoeskuorriak izango dira betetzekomoduan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa