Errigora

Aurten bi saski eskainiko ditu Errigorak Gabonetako kanpainan: zuria eta beltza

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

Urtero moduan, Errigorak udazkeneko kanpaina hasi du eta Soraluzen ere izango da saskiak eskatzeko aukera. Azaroaren 8ra arteko epea dago eskatzeko. 

Euskalgintzako hainbat eragile ez ezik, norbanakoak ere elkartu ziren atzo Arrasateko Arizmendi ikastolan auzolana egiteko. Etxez etxe banatzeko kaxak osatzen aritu ziren Nafarroako hegoaldeko produktuekin. Haiek eskatzeko kanpainak martxan dira herriz herri, eta azaroaren 8a baino lehenago eskatu behar dira.

Aurten, gainera, bi saskiren artean aukeratu dezakete herritarrek: saski beltzaren eta saski zuriaren artean.

Honako eragile hauek parte hartu zuten atzo, besteak beste: AED, Emun, Arizmendi ikastola, AEK, Erein da Jan, Fagor, EHE, Jardun eta Loramendi. 

Eskaera Soraluzeko taldearen bitartez egiteko, idatzi edo deitu Pil-pileanera: koordinazioa@pilpilean.com / 943 751304. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.