Berbalagun egiteko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko ira. 21a, 13:50

"Konturatzerako euskaraz" da aurtengo Berbalagun egitasmoaren kanpainaren lelo nagusia. Horixe da Soraluzeko Berbalagun egitasmoaren helburua ere; astean ordubetez euskara praktikatzera batzen diren herritarrek konturatzerako euskaraz jardutea. 

Soraluzeko Berbalagunak egitasmoan hogeiren bat herritarrek parte hartu zuten iaz eta astean ordubetez batzearekin batera, beste hainbat ekimen ere egin zituzten; Gaztañerretako afaria, Egotza gaztandegira egindako bisita, Atarrabiako Mintza Egunera egindako irteera esaterako. 

Aurtengo ikasturtean izena emateko epea zabalik dago irailak 5etik eta urriaren 21era arte luzatuko da. Egitasmoan izena emateko, Pil-pilean euskara elkartera jo dezakezue (943751304/berbalaguna@pilpilean.com), AEK euskaltegira (943751434/soraluze@aek.org) edo udaleko euskara zerbitzura (943753043/euskara@soraluze.eus) ere bai.