Berbalagunen bisita Egotzara

Joan zen domekan, Berbalagun egitasmoan parte hartzen dugun hainbat herritarrek irteera egin genuen Egotza baserrira. 

Besteak beste, ahuntzak eta gazta egiteko prozesua ezagutu genituen bertan. Hamaiketako goxoarekin eman genion amaiera irteerari. Berbalagun egitasmoa euskeraz dakitenak eta ikasten dihardutenak elkartu eta euskaraz praktikatzeko egitasmoa da; urrian bueltatuko da berriz.

Beraz, euskaraz praktikatzeko gogoz bazaude edo gogoz praktikatuko lukeen baten bat ezagutzen baduzu, hurreratu Pil-pileanera eta eman izena. Berbalagunari esker, euskara praktikatu nahi duten herritarrak horretarako aukera dute, lagun arte eta giro ederrean gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.