Auzoko jaia aurten Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea 2016ko mai. 11a, 12:17

"Aniztasunean euskaraz bizi" Auzoko jaia maiatzaren 28an ospatuko da Oñatiko herriko plazan, 11:00etatik 14:00etara. Soraluzeko Auzoko egitasmoko hainbat kidek ere parte hartuko dute bertan.

Goizean zehar hainbat herrialdetako janari-dastaketa egingo da. Auzoko ezagutzeko aukera izango da, talde dinamika irekiak egingo dira, haurren txokoan munduko jolasak eta eskulanak, plaza dantzak... Animatu eta zatoz!

Izena eman nahi izanez gero, 943 75 13 04 telefonora deitu edo auzoko@pilpilean.com helbidera idatzi.