Patricia Borinaga Udal gobernuko kide sozialistak nabarmendu duenez, Soraluzeko PSE-EE alderdiak “bultzatu ahal izan duen erakundeen arteko elkarlan horrek banaka gauzatu ezin izango ziren proiektuak aurrera eramatea ahalbideratu du".
Horrekin batera, Borinagak adierazi du sozialistek egindako kudeaketa ez dela mugatu udalean kudeatzen dituzten arloetara, baizik eta Soraluze garatzeko eta hobetzeko oso garrantzitsuak dituen proiektuak bultzatu eta babestu ditu.
Nabarmendutako proiektu horien artean, honakoak daude, batzuk aipatzearren:
- Udalaren III. Berdintasun Plana onartzea.
- Arrizabaletako eta Errekaldeko jolas-parkeak berritzea eta Txurrukenen kalistenia parkea sortzea.
- Udalaren Haur eta Gazte Batzordeak martxan jartzea.
- Ludotekan aire girotua eta PVCko leihoak jartzea.
- Skate gunea eraikitzea.
- Kirol orientazioko zerbitzua.
- Krisiaren aurkako laguntza bonoak.
- Itxaropenako komunak irisgarri egitea.
- Kaleak asfaltatzea eta udaletxeko teilatua berritzea.
Horrekin batera, etorkizunean egin asmo dituen proiektuen berri ere eman du eta baita Udal Gobernuaren baitan babestutakoen berri; batzuk aipatzearren:
- Linazibarreko aisialdi-parkea.
- Gabolatseko zubia ordezkatzea.
- Kalebarrenen enplegu eta gizarteratze zentroa sortzea.
- Kiroldegia handitzea.
- SAPAren ekialdeko nabea birgaitzea.
- Eguzki-panelak jartzea kiroldegiko estalkian.
- Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Ezozi auzoko 16 zenbakitik 34rako eremuan, hiri-birgaitze integralerako proiektua garatzea.