Udaletik, sozialistak beste administrazio publiko batzuekin lankidetzan aritu dira Soraluze hobetuko duten proiektuak “gauzatzeko”; horien artean, zalantzarik gabe, “emaitza bikainak” ematen ari da Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailarekin lankidetzan aritzea. Lankidetza horri esker, Soraluzen 4 jarduketa handi egin ahal izango dira, sail horrek ia 9,4 milioi euroko inbertsio ekonomikoa eginez bertan.
Borinagak azaldu du Soraluzeko 2.100 etxebizitzatako postontzietan berripaper bat banatuko dela. Berripaper horretan azalduko dira Ezozia auzoan (Sapa) egingo diren lau inpaktu-jarduketak, eta Pascual Churrucako alokairuko babes sozialeko etxebizitzak; gainera, jakinaraziko da herritarrei arreta emateko eta dirulaguntzei buruzko informazioa emateko bulego bat zabalduko dela.
Ezozia auzoan eta Sapan, 5.840.000 euroko dirulaguntzari esker, etxebizitza-eraikinak “osorik” birgaituko dira, 16tik 34ra bitarteko atari bikoitien artean, igogailuak jarriz eta higiezinen energia-efizientzia hobetuz. Gutxienez % 70eko dirulaguntza emango zaie bizilagunei. Diru-sarreren arabera, laguntza horiek % 100era iritsi daitezke zenbait kasutan. Era berean, eremua berriro urbanizatuko da, atarietarako irisgarritasuna, argiteria eta oinezkoentzako guneak hobetuz, eta Sapan espazio estali eta balioaniztun bat egingo da herritarrentzat, industria-iragan horren zati bat berreskuratuz.
Gainera, “oso pozik egoteko” arrazoia da 2006z geroztik herrian lehen aldiz etxebizitza sozialak eraikiko direlako. Hain zuzen, alokairuko 29 etxebizitza eraikiko dira Pascual Churrucan, 3.500.000 euroko inbertsioa eginez. Etxebizitza horien % 40 gazteentzako da. Era berean, Soraluzeko herritarrentzat bi programa “interesgarri” kudeatzen ari dira: Gaztelagun, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua ordaintzeko laguntzak ematen dizkiena, eta Bizigune, hutsik dauden etxebizitzei erabilera soziala emateko helburua duena, sei urtez alokatzeko bermearekin eta arrisku anitzeko aseguruarekin.
Borinagaren ustez, Soraluzen garatzen ari den etxebizitza-arloko kudeaketa udalerrian etxebizitza bat eskuratzea errazteko “txoke-plan” bat da, eta kalteberenei zuzendua dago. Baina, gainera, estrategia horrek gure biztanleria gaztetzea ahalbidetuko du. Gaur egun, herriak 3.900 biztanle ditu; biztanleria etengabe murrizten ari da denboran zehar eta progresiboki zahartzen ari da.
Horregatik, garrantzitsua da erakundeek gazte bakoitzaren emantzipazioa errazteko lan egitea. Soraluzeko gazteek, Europako batez bestekoak ez bezala, ezin dute emantzipatu 30 urte ingurura arte, eta, gero, horietako askok udalerritik irten beharra dute etxebizitzaren prezioak ordaindu ezin dituztelako. “Guztion artean aldatu behar dugun egoera da”, eta PSE-EEren konpromisoa da egoera hori iraultzeko ahal diren ekimen guztiak abian jartzea. “Soraluzeko gazteek beren bizi-proiektua herrian egin dezaten lortu behar dugu” eta, horregatik dira "hain garrantzitsuak" Arriolaren sailarekin koordinatutako jarduketak dira Soraluzeren etorkizunerako.