Korrika Txikia barikuan

Bihar, barikua, 17:45ean abiatuko da Korrika Txikia, Santa Ana kaletik. Nahi duen guztiak parte hartu dezake, baina HH4tik beherakoak helduren batek lagunduta joan beharko dira.

 

Bihar, martxoaren 22an, egingo dugun Korrika Txikira gonbidatzen zaituztegu. 17:45etan hasiko gara Santa Anako aparkalekuan. Adin tarte bakoitza bere lekuan egon beharko da ordurako (17:45):

- HH: Kiroldegiko ate parean

- LH 1-2: Gabolatseko zubian

- LH 3-4: Plaza Zaharrean

- LH 5-6 eta DBH: Santa Anako aparkalekuan

Korrika Txikia Plaza Barrixan amaituko dugu. Beraz, gurasoek bertan jaso beharko dituzue haurrak.

Ondoren, txokoak (aurpegia margotzeko, txapa tailerra, jolasak...) egongo dira Plaza Zaharrean.

⚠️ OHARRAK:

- Ludoteka eta Gaztelekua itxita egongo dira ostiralean.

- Euria egingo balu, txokoak soilik egongo dira, 17:45ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.