Joan zen domekan, bertso saioa egin zuten Zizurkilen, San Millan elizan, zentral eolikoen egitasmoen aurka dihardyen Gipuzkoako Mendiak Aske mugimenduak antolatuta. Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran aritu ziren bertsotan, Saroi Jauregi gai-jartzailearen esanetara, “Energia(k) ezbaian” lelopean antolatu zuten saioan. Gogoeta eta umorea ederki asko uztartzen jakin zuen laukoteak. Haize-erroten gaia ez ezik, energiarekin lotutako beste hainbat jorratu zituzten (autosufizientzia energetikoa, zentral nuklearrak, auto elektrikoak, inteligentzia artifiziala...). Bertsoaldi ugariren bideoak, ikusgai, Aiurri herri-komunikabidearen eskutik (barruan klikagai).
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.