Urtebeteko bidea egin du Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak. Makroproiektu energetikoen mamuak elkartu zituen lurralde osoko herritarrak, 2022ko urriaren 12an Elosun eta bertan gorpuztu zen sarea. Elkarrengandik ikasi, elkar babestu, pozak eta tristurak elkarbanatzeko sarea da Gipuzkoako Mendiak Aske. Urtebeteko bidean, hazi egin da taldea eta hori ospatzeko elkartu ziren Zizurkilen, atzo, domekan.
Puntako bertso saioari eman zion hasiera Eñaut Agirreren aurkezpenak. Jarraian, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio aritu dira kantuan, Saroi Jauregi gai-jartzailearen aginduetara. Energia(k) Ezbaian izan zuen izenburutzat bertso saioak. Izan ere, horixe baitzen helburu nagusia; bertsoen bidez, energien inguruan hausnartzeko espazio irekia sortzea.
Saioa amaituta, herri bazkaria egin zuten umore ederrean. Gipuzkoa osotik etorritako bazkaldarrek, elkarrekin egon, esperientziak partekatu eta hizketaldi ederrak egiteko aukera izan zuten mahaiaren inguruan. Jakiak ere ederrak izan zituzten, inguruko ekoizleei erositako lehengaiekin prestatuak eta ekologikoak.
Bazkalostean, Patxi Otegi zizurkildarraren gitarra eta ahotsaren erritmora, elkarrekin abesteko aukera izan zuten