Ehunka lagun elkartu ginen mendiak industrializatzearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Karakate Bizirik

Gipuzkoako Mendiak Aske plataformatik oso balorazio ona egiten dugu eguaztenean Elosun egindako agerraldi kolektiboaz. Ekimena ehunka lagunek babestu zutela ikusteak erakusten du gure mendiak babestu nahia herritar askok konpartitzen dugun helburua dela. Bestalde, Arabako Mendiak Aske taldearen parte-hartzea ere garrantzitsua iruditzen zaigu, horrek kezka eta helburu berak partekatzen ditugun herritarron eta taldeon arteko elkarlanerako aukerak zabaltzen baititu. Ikusi dugu ez gaudela bakarrik eta horrek aurrera egiteko indarra ematen digu. Halaber, herritarrei dei egiten diegu bat egin dezaten mendiak babesteko borrokan. Guztiok batera, lortuko dugu mendiak mendi izaten segitzea! (Bideoa: Gipuzkoako Mendiak Aske).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.