Dagoeneko esku artean daukagu estaziñoko jolasgunea eraberritzeko proposamena! Parke berriaren diseinua, jakingo duzuen bezala, parte hartze prozesu baten ondorioa da, eta prozesu honen helburu nagusietako bat haurrei hitza eman eta beraiek plazaratutako nahi eta beharrak asetzea izan da, helduen iritzia ere kontuan hartuz, noski.
Horregatik, azken fase honetan ere, beharrezkoa izango da herritarren parte hartzea eta beraz, helduentzako prestatu dugun parkearen aurkezpen ekitaldira gonbidatzen dugu herritar oro, izan guraso, auzoko bizilagun, amona, lehengusu edota izeba.
Aurkezpena, udaletxeko pleno aretoan izango da, azaroak 20, astelehena, arratsaldeko 18:30etan.